Localizations:
Merkatuak bizia kentzen du eta suntsipena uzten du. Zure bizitzako ordu ordezkaezinak saltzera behartzen zaitu nagusiak eta burokratak aberas daitezen: heriotza epeka. Lurjabeak familiak utzarazteagatik saritzen ditu, ingeniariak gerramakinak asmatzeagatik, politikariak gentrifikazioagatik eta genozidioagatik.
Kapitalismoak basoak zaborretara murrizten ditu, ekosistemak errautsetara. Poltsa igotzeak urakanak eta beroboladak esan nahi du guretzat. Espeziez espezie, kontinentez kontinente, mundu osoa hilerri bihurtzen ari da. Ez badugu abolitzen, maite dugun guztia suntsituko du. Bere burua defendatzeko kasu argia da hau.